XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etxepare'tar Beñat'ek argitara ekarri zun liburua Linguae Vasconum Primitiae deritza.

Izena bakarrik du ordea latiñezkoa, mamia euskeraz baitu osoro.

Liburu onek bi zati nagusi ditu: erlijiñozkoa eta amodiozkoa.

Sail oni buruz eztabaidak dira bere asmamenekoak ote diran ala erriak aldi artan kanta oi zitunak, apaiz batek mamituak izateko gordintxoak baiderizkiote, nasaikeri larregiz idatziak, alegia.

Auen esanez, Etxepare'k, jendearen abotik jaso ondoren, geieneko ere apaindu, txukundu edo orraztu egin bide zitun.

Urkixo'k, alabaiña, baiezkorik eta ezezkorik esateke, Etxepare'ren gurasotasunari obeto irizten dio.

Izan ala ez izan, lizunik gordiñenekoak izatea ere ezta arrazoi Etxepare'ri beren gurasotasuna ukatzeko.

Aldi artan apaiz ta pralleak zurian beltzaldi lizunak egitea gauza arrunta baitzen.

Nire esanaren sendogarritzat, Rafael Altamira españar ixtorigille ospatsuak aldi artako bizigiroaren erakusgarri, Juan Ruiz, Hita`ko artzipresteari buruz dasaiguna azaldu nai dizutet soilki (1) Historia de España y de la Civilización española, 262'gn. orrialdea.

Juan Ruiz'ek gai askotaz idatzi zun, beragandik eldu zaigun kodizean agertzen zaizkigunak auetxek baitira: Alegi ta ipui bilduma bat, Ovidio'ren Maitabideari buruz azalpen bat, irri-poema bat (Jaun Okel eta Andre Baru'ren arteko gudua) eta beste idazlan mundutarrik ere bai.

Amabirjiña'ri kantu ta goraipamen, moral ta onbideari buruzko azterraldiak.